XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta honelakoak, hitz egitean, askatasunik eza erakusten du ahoa ireki orduko.

Eguneroko gauza harrigarri bat ikusten dugu: ezarian-ezarian morrontza berri bat sortuz doala.

Aginte politiko eta ekonomikoak sorterazitako morrontza, eta bereziki komunikabideek (prentsak, irratiak, telebisioak...) sorterazitako morrontza.

Askatasuna aldarrikatu eta aldarrikatu ari dira... baina askatasuna... noren askatasuna? Eurena! Eta besteena zer?.

Adierazpen-askatasuna ongi dago eta beharrezkoa da, baina norentzat?.

Izen eta guzti eman daitezke egunero gertatzen diren kasu horietarikoak.

Norbaitzuk (adibidez irratiz eta telebisioz) askatasuna aldarrikatzen dute eta adierazpen-askatasuna (euren boterea) erabiltzen errimeak dira; baina inork beraien aurka askatasun berbera erabiliz gero, orduantxe kontuak!.

Oso sentikor agertu ohi dira eta ezin dute jasan inoren eskubide hori... Adierazpen-askatasuna euren eskubidea bakarrik bailintzan jokatzen dute.

Askatasuna, edo eta hobeki esan, euren askatasuna aldarrikatzen duten horiek, komunikabideen bitartez ez ote dira morroi berriak sortzen ari?.

Argi ikusi zen hori Fernando Sabater-ek eta Idoia Estornes-ek ETB-2an eman zituzten erantzunetan, El otro punto de vista programan, La última tentación de Cristo pelikulaz solasaldia izan eta galdera pertsonala egin zitzaienean.

(Behar bada gogoan izango dituzue hango zurrumurru eta salakuntzak)....

Adierazpen-askatasuna norentzat? Batzurentzat bakarrik? Eta zergatik eta beste guztientzat ere?.

Norbaitek, noski, bere adierazpen-askatasuna bidegabeki nire aurka erabiltzen badu, ukatu egiten dit, kendu egiten dit neure askatasuna; eta nik ere nahi dut askatasuna!.

Askatasuna, nik neure burua, neure askatasuna mugatzen dudanean bakarrik dago, eta ez besteek askatasun hori murrizten edo eta kentzen didatenean.